XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ñakero Mendibekoa zoan, irrintzika hura ere, Donazaharre Donamartiako mindeian harat Echkerraenean eta Burugorrienean papoaren berotzen egonik, Donianeko merkatutik heldu.

Nola huts egin zuten elgar Piarrek eta Ñakerok?....

Ori, Maiderrenean Piarre sarturik, Burugorrienean Ñakero sartzen ari zelarik....

Piarre bezala makila onaren jabea... Ñakero hoi, Salbatore gain hetan pikatu mizpira batetarik egin makila zaluaren jabea.

Eta makila harek zer chichtuak, Ñakeroren eskuan!.

Aitaren ganik ikasia harek ere bere mizpira adarraren zirurikatzen....

Egun batez hogei urthe zituen, orduan kask eta kask, bigarren ukaldian berean lurrerat aurthiki zuen bere partida, ezpainak idekirik, odoletan.

Aita han zuen, bi hurratsetan, hari beha, eta hari oihuka: Zer zizte, ba, oraiko gazteak?.

Lehenago, guk, erroz gora lehen ukaldian aurthikitzen ginian gure gizona!....

Paulo Ezterenzubikoari galdegiok, ez denez hori egia?!.

Geroztik, bigarren ukaldi guti eman zuen gure Ñakerok, deuseren eta nehoren beldur ez baitzen sekulan.

Eta, behin baino gehiagotan Burdin-Kurutchetan, Irati-Sorhon gaindi, oihanez oihan bere behien ondotik zabilalarik, zombait zombait otso erabili zuen, bere makilaren aintzinean, Aburretako edo Larraiñeko potchetan harat, Betelemen David Erregeak, erregetu aintzinean bezala!.

Bainan erregetzeaz bertzerik bazuen gaur Ñakerok gogoan, eta irrintzinaka bazoan beraz, Ahatsako bidean....

Eta huna non, han nombait, Aphat-Ospitaleko kasko hartan, entzuten duen irrintzina bat gaitza!....

Ah! baia!....

Ai, ui, ui! ai, ui! eta, zankez itzulirik, gibelerat egin zuen Ñakerok, Donazaharrerat buruz....

Piarre, Maiderreneko alderat heldu zen hura ere zapartaka, bere irrintzinalariaren ganat.

Ai, ui, ui! ai, ui!.